domingo, 13 de mayo de 2012

ATZERANTZ

Heldu da momentua atzera begiratu eta gure lana sortzeko egin behar izan dugun bidea gogoratzeko. Minutu eskas bateko bideo batean ezin da laburtu bizitako guztia baina saiatuko gara



Hauxe da, printzipioz gure azken sarrera baina nork daki... uste dugu Lewinsky andereak zer esanik izango duela luzaroan. Behar bada beste izen baten atzean izkutatzen da baina ziur egon zaitezte hortik ibiliko dela

Hasierako mesfidantza gaindituz gustoa hartu diogu bloggeatzeari; datorren urtean lanik aurkitzen ez badugu behar bada blogger profesional egin gaitezke... Nork daki!!!

Badaezpada ere behar den bezalaka agurra egingo dugu:

AGUR! GOOD-BYE! AU REVOIR! AUF WIEDERSEHEN! ADEUS! СВИДАНИЕ: ДО СВИДАНИЯ! ARRIVEDERCI! ADIO! ADJÖ! KUULEMIIN!WIDZENIA!ΑΝΤΊΟ! HOŞÇA KAL! UEDOJÁN! SAYÓ:NARA! TSET TIÉN TM BIT! ALVIDÁ! ADIÓS!

martes, 8 de mayo de 2012

HIRITARTASUN DIGITALA

Maiatzaren 8an eta 9an Kursaalean Hiritartasun Digitalaren III. Biltzarra ospatuko da. Gaien artean honako hauek landuko dituzte: hezkuntza eredu berriaren diseinua, demokrazia parte‑hartzailearen kontzeptuaren birdefinizioa, IKTen arriskuen prebentzioa, gizarte hedabideen goraldia, negoziorako tresna berriak eta lehiakortasuna.
Oso interesgarria dirudi eta gainera guri hurbil gelditzen zaigun gairen bati buruz hitz egingo dutela dirudi: hezkuntza eredu berrien diseinua. Adi egon beharko gara bertan ateratako ideia eta ondorioen berri izateko.

Informazio gehiago lortzeko orrialde honetara jo dezakezue:

AOSTERA


AOSTERA  izan da azken eguneko azken taldea, baina ez dira horregatik atzean gelditu. Aurreko asteetan beste talde batek egin zuen bezala Eskola 2.0-ri buruzko azalpena egin digute. Prezia erabiliz (buruhauste bat baina gehiago izan eta gero) aurkeztu digute gaia bidea batzuen laguntzaz.
Ideiarik politena azkenean burutu dugun jarduera izan da; gure izenak paper batean idatzi ostean gelakide guztien eskuetatik pasatu dira guri buruzko zerbait idatzi dezaten eta noski, guk berdina egin dugu besteekin. Ideia zoragarria neskak! MILA ESKER zuen ekarpenagatik!


Zuekin partekatu nahi ditugu guri buruz idatzitakoak beraz hor azpian uzten ditugu.







lunes, 7 de mayo de 2012

ERRETAKO PIZZA

ERRETAKO PIZZA taldeak azkenengo egunera arte itxaron du berain aurkezpena egiteko. Komikien munduan sartu gaituzte eta bidaia txikitxo bat egin dugu baraien gidaritzapean. 

Lehenik eta behin performance txiki bat egin dute: PERFECT ACTING beti bezala. Ondoren elkarrizketa batzuei esker komikizaleen iritziak entzun ditugu. Gainera komikia Haur Hezkuntzan erabiltzeko baliabide oso, oso interesgarria dela ikusi ahal izan dugu. Uste dut lanean hasten garenean (mesedez lehen bai lehen!!) aurkeztu dizkigute programaren bat (Pixton, Comic Life) frogatuko dugula. MILA ESKER NESKAK, LAN BIKAINA!!!

Guk badaukagu komikietako pertsonai gusto ko bat. Nola ez, Mafalda. Edozein zalantza daukazula ere Mafaldak beti lagun zaitzake. Beraz sarrera honi bukaera emateko berdina egingo dugu.


PD: Ez dago eskubiderik! Gure taldeko kide batekin sartzea bere letra kritikatuz... JUA JUA JUA!!!!!! WE LOVE YOU ALL!!!





HAU AMAITZEAR DAGO LAGUNAK!

Lau hilabete pasatu ondoren azkenik heldu gara azken txanpara. Gaur gelditzen ziren talde biek aurkezpena egin dute eta...listo!!! ENE BADA hilabete bat baino ez zaigu gelditzen!!!!!!!!!Do you remember hasi ginenean? Nolako zalantzak eta buruhausteak genituen? Badirudi alde batera utzi eta lanean jarri garenean burubelarri zentratu egin garela. Eta nola gainera! Lan izugarriak egin ditugu eta talde bezala indartuta irten gara "borroka" horretatik. IUJU!!!!!!!!!!

"Bide baten amaiera beste baten hasiera besterik ez da"

        Pseudoletra          Klasekideak          Lagunak          Ebaluaketa


domingo, 6 de mayo de 2012

IRAKASLE BIRTUALAK

Aste honetan gure eskura heldu da Salman Khan izeneko mutil bati buruzko artikulu bat. 35 urteko matematikari estatubatuarrak bere lana utzi eta azalpen bideoak egiten hasi zen; ez bakarrik matematikaren inguruan, historia, artea, ekonomia... ere azalatzen ditu. Horrela sortu du Khan Academy eta baditu 4 milioi ikasle baino gehiago. Eta gu 26 haurrekin zoratuta!!!  

Gainera, nahiz eta bideoak ingelesez sortzen dituen 10 hizkuntzatara itzuli ditu beraz munduan zehar zabaltzen ari dira.
Hor uzten dizuegu  2011ean berak emandako hitzaldi baten bideoa. Hitzaldi honetan bere bideoek gure geletan izan ditzaketen erabilera azaltzen du. Benetan interesgarria! Hori bai, itzulpena "latinoz" dago...






Eta ez da bakarra, badaude beste baztuk, hala nola Walter Lewin edo  Juan Medina Hezkuntza Sistema XXI. mendeko mundu honetara egokitzeko bidea hau aukeratu dutenak. Eta antza denez ez doakie txarto; denen artean 6 milioi ikasle baina gehiago dituzte eta "matrikulazioak" gorantza doaz. Zenbaki hauek kontuan hartzen baditugu argi ikusten da teknologia oso lagungarria dela  baina gure ustez, kalitatezko hezkuntza eskaintzerako orduan gakoa irakaslea onak edukitzea da. Eta MESEDEZ espero dugu horrela izatea bestela lanik gabe geldituko gara (ikasketak bukatu orduko!!!)!

sábado, 5 de mayo de 2012

HAUR HEZKUNTZA ETA TWITTERRA

Egun on!
Gaur hezkuntza eta IKT-en arteko lotura berri batekin topo egin dugu. Kasu honetan Haur Hezkuntzan irakurketa eta idazketa munduranzko hurbilketan twitterra erabiltzen dugu baliabide gisa.

Asteburu ona pasa!!